• Osteguna, Uztailak 19an
  • 21:00
  • 40 €

Carla Bruni

2014ko udaberrian, David Foster-ek, 16 grammy sari dituen konpositore, moldeatzaile eta produktoreak, “ingelesez abestea saiatu zara?”
Foto de artista

Carla Bruni

  • Carla Bruni , ahotsa
  • Taofik Farah, gitarra
  • Johanne Mathaly, baxua eta txeloa
  • Cyril Barbessol , pianoa eta teklatuak
  • Xavier Sanchez, bateria

2014ko udaberrian, David Foster-ek, 16 grammy sari dituen konpositore, moldeatzaile eta produktoreak, “ingelesez abestea saiatu zara?” Carla Bruni-ri Los Angeles emandako kontzertu baten ostean malezia-gabe galdetu zion. Ingelesez abestea? Bere bigarren diskoan “No Promises” (2005) jadanik eginda zuen Carla Bruni-k, Dorothy Parker eta beste estilo erromantikoko anglosaxoi olerkarien olerkiei musika jarriz. Saiatzea erakargarria zen eta, ala ere, zalantzak zituen Carla Bruni-k. Bere jarraitzaileek frantsesez abesten besterik ez zuten nahi, bere lehen albumean bezala, “Quelqu’un m’a dit” (2002), bi milioi erosle baino gehiago erakarri zituenak.

Torinoko konposatzaile eta Burdeos-eko pianista-jole batekin hazia da Carla Bruni. Hortik musika, piano eta errepertorio klasikoarengan erakusten duen maitasuna dator, bere hegalez hegan egin baino lehen.

David Foster-ek egindako proposamenak bere bidea ere jarraitu zuen. Eta 2015ko udaberrian, bueltatzea erabaki zuen Carla Bruni-k. Bere abesti berriak alde batera utziz, 200 bertsioko zerrenda baten aurrean jarri zen. Eta 2016ko urtarrila iritsi zen. Hamar egunetan zehar, Estudios del Sena-n, La Bastilla-ko auzo ondoan, kokatu ziren Carla Bruni eta David Foster. Betiko musikariekin, Taofik, Ciryl eta Laurent Vernerey baxu-jolea, atzerriko doinuak ingelesari eman diezaioken espiritu xarmagarria gordetzen dituzten hamasei abestien oinarriak eraiki zituen bikote honek.