• Asteazkena, Uztailaren 18an
  • 21:00
  • 40 €

Hudson Jack DeJohnette, John Medeski, John Scofield, Scott Colley

Lau jazz izarrez osatutako Hudson proiektua bere liderraren, Jack DeJohnette bateria-jolea, oraindik sasoi hobezinean dagoena, 75
Foto de artista

Hudson

  • Jack Dejohnette, bateria
  • John Medeski, teklatuak
  • John Scofield, gitarra
  • Scott Colley, baxua

Lau jazz izarrez osatutako Hudson proiektua bere liderraren, Jack DeJohnette bateria-jolea, oraindik sasoi hobezinean dagoena, 75. urtebetetzea ospatzeko zuzenduta dago.

John Medeski teklatu-jolea, John Scofield gitar-jolea eta Scott Colley baxu-jolea talde erakargarri honetako beste kideak dira. Taldekide guztiak ez dira bakarrik Hudson ibaiko haranean bizitzen, baizik eta musikal eta sormen pasioa partekatzen dute ere. Bere jarraitzaileentzat, swing egiten duen jazzeko erreferentziak dira, jam saioetan sakonak eta sortzaileak, funky Groove-eko maestroak, bakoitzak bere instrumentuaren gailurrean dago. Horrelako izarren talde honek beraien bakarkako lanak mantentzea eta talde honekin aldi berean bira egitea bitxia eta harrigarria da.

Proiektu honen izenari fidela izateko, Hudson Aranako abesti bilduma osatu dute, Bob Dylan, The Band, Joni Mitchell-en Woodstock Jaialdiko himnoa eta Jimi Hendrix-en blues-rock-soula adibidez.