• Larunbata, Uztailak 21ean
  • 21:00
  • 45 €

Kool & the gang

70 milioi disko salmentekin, hiru belaunaldiko musikan eragin nabarmena eduki dute Kool & The Gang-ek
Foto de artista

Kool & the gang

70 milioi disko salmentekin, hiru belaunaldiko musikan eragin nabarmena eduki dute Kool & The Gang-ek

Bi Grammy sari, zazpi American Music Awards, 25 R&B arrakastak, hamar alditan Top Ten Pop-ak eta urrez eta platinozko 31 albumak “Celebration”, “Cherich”, “Jungle Boogie”, Summer Madness” eta “Open Sesame” abestiei esker lortu dituzte. Azken 45 urteetan zehar zuzenean jo dute Kool & The Gang-ek, edozein historian egon den R&B talde baino luzeago. Beraien funk erritmo sendoak eta bere jazzy moldaketek inoiz egon den talde sanpleagotuena izatea eraman die.

1964an bere lagun eta Jersey City-ko auzotar ziren Robert “Spike” Mickens, Dennis “Dee Tee” Thomas, Ricky Westfield, George Brown eta Charles Smith-ekin elkartu ziren Khalis Bayyan (Ronald Bell bezala ezaguna) eta bere anaia Robert “Kool” Bell jazz, soul and funk gurutzaketa bakarra asmatzeko. The Jazziacs bezala ezagunak hasieran, izenak aldatu zituzten - –The New Dimensions, The Soul Town Band, Kool & The Flames – bere behin betiko izena hartu arte.

Bere lehen diskoa 1969an argitaratu zuten Kool & The Gang-ek. Argitaratuko disko bakoitzarekin beraien ospea hazi zen baina, 1973an, beste maila batetara eraman zituen Kool & The Gang “Wild & Paceful” urrezko diskoak, ahaztu ezinak diren dantza himnoak “Funky Stuff”, “Hollywood Swinging” eta platinozko arrakasta “Jungle Boogie”. Hip Hop-en eztandarekin laurogeita hamarko hamarkadan, Kool & The Gang-en groove katalogoa disc jockey guztien eskuetan zegoen. Aspaldiko eta berriak diren zaleek oraindik Kool & The Gang-en kontzertuak gozatzen eta betetzen dituzte.