Marcin Masecki piano-jole poloniarrak eta Kassa Overall musikari berritzaile estatubatuarrak bat egin dute Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren kartelarekin. EIJOko euskal ikasle gazteek atala inauguratuko dute, uztailaren 12an.

Antzokiko Jazz programazioa osatu du Gasteizko Jazz Jaialdiak, atal berritzaileena eta egungo egoera erakusten duena. Eta azken izenak Euskaditik Brooklynera doaz, Europako ekialdetik igarota.

Poloniatik New Yorkera

Marcin Masecki poloniar pianista ospetsua da, nazioartean ezaguna Cold war filmeko soinu-bandan parte hartzeagatik.

Varsovian jaioa, Kolonbian hazi zen musika klasikoz inguratuta -bere aita klarinete jotzailea eta irakaslea zen- eta Kalifornian, ume bat zela, jazza deskubritu zuen. Harrezkero, musika klasikoa eta jazz inprobisatua ikasi ditu. Vitoria-Gasteizen emango duen kontzertuan, Jerzy Rogiewicz bateria jotzailea izango du lagun. 2018an Ragtime albuma argitaratu zuten, lan sakon, dibertigarri, original eta bizigarria. Inor ez da epel geratzen zuzeneko interpretazioen aurrean, gaitasun tekniko eta interpretatiboen erakustaldi baten aurrean.

Kassa Overall berritzaileak amaiera bikaina emango dio Antzokiko Jazz sailari larunbat 16an. Abeslaria, produktorea, bateria-jotzailea dira New Yorkeko eszenan lekua berehala lortu duen musikari honen alderdietako batzuk. Abangoardiako inprobisazioa eta hip-hoparen eta jazzaren fusioa lazgarriak dira bai publikoarentzat bai kritikarentzat. Haren zuzenekoak harrigarriak dira, sormena eta berrikuntza-ariketa bat dira. Uda honetara arte, Atlantikoaren beste aldeko zaleek baino ezin izan dituzte gozatu, eta ekarriko du lehen aldiz Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak.

Marcin Masecki | Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz
Kassa Shades | Festival de Jazz  de Vitoria-Gasteiz

Euskadiko talentuen harrobia

Aurtengo edizioaren inaugurazio-kontzertua Euskadin sortzen ari diren talentu berrien adierazgarria da. 12 eta 19 urte bitarteko hogeita hamar bat gaztek osatzen dute EIJO (Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2015etik bultzatutako proiektua, eta jazzaren eta euskal folklorearen etorkizuna irudikatzen dutenek. Aurtengo proposamenean, talde gazteak Big Band eta bertako musika tresnen errepertorioa aurkeztuko du, hala nola alboka, txistua, txalaparta eta trikitixa. Horrela, euskal musika tradizionala eta Big Banden sonoritatea uztartuko dituzte Iñaki Askunze, Sergi Vergés eta Carlos Sagik osatutako errepertorioaren bidez.

Dagoeneko iragarrita dauden Yessaï Karapetian pianista eta konpositore armeniarraren (Rising Stars Jazz Award sari ospetsuaren azken edizioaren irabazlea) eta James Brandon Lewis, gaur egungo saxo tenor berritzaileenaren izenekin, Jazz Jaialdiak amaiera emango dio Vitoria-Gasteizko Teatro Principal Antzokian garatzen ari den ziklo honen egitarauari.

EIJO | Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz
eng