Babesle Instituzionalak

logo araba
logo vitoria gasteiz
logo araba
logo Basque Experience
Instituto Polaco de la Cultura
logo Inaem
SGAE

Babesleak

logo Iberdrola
Kutxabank
RENFE TRANSPORTE OFICIAL 2020
renfe
logo el correo
logo RTVE
neotecnica
fohhn
conexiones-improbables

Jazz Jaialdia babestea, zergaitik?

Gasteizko Jazz Jaialdiak hasiera-hasieratik jakin izan du babesletza-maila pribatua oso handia izaten, enpresaren mundua ulertzeko duen gaitasunari esker, eta proposamen berritzaileak, bereizleak eta indibidualizatuak aurkezten, babesleak une bakoitzean dituen beharrei azkar eta dinamikoki erantzuteko.

Azken 44 urteetan, Iberdrola, Kutxabank (lehen Vital Kutxa), Mercedes-Benz, Heineken, Coca-Cola, El Corte Inglés, Vodafone, Movistar eta beste hainbat enpresa garrantzitsuren konfiantza lortu du Jaialdiak.

Aurreko kasu guztietan, harremana luzea izan da, eta babeslearen irudi korporatiboaren balioa handitu egin da, bai kanpoan, bai barrualdean. Hala, enpresa eta haren produktuak eta zerbitzuak ezagutzera emateko orduan, nabarmentasuna lortu da, eta, gainera, abantaila bat eman zaio lehiakideen aurrean, kontsumitzaileen balantza haren alde egiteko eta haien leialtasuna bultzatzeko.

Aldi berean, irabazi-asmorik gabeko kultura-elkarte gisa, babesleak bere gizarte-erantzukizuneko mezua indartu du, ongile gisa jardun baitu, eta Jaialdiak aurrera egin dezan ahalbidetu du. Komunikazio-osagai horrek gero eta balio handiagoa hartzen du, bai kontsumitzaileen aldetik, kezkatzen eta interesatzen zaien zerbaiten babesle gisa ikusten baitute, bai erakunde publikoen aldetik, oso modu berezian estimatzen baitituzte horrelako loturak.

Alde horretatik, babeslearen komunikazioari mesede egiten dio eragin biderkatzaileak, Jaialdiak komunikabideetan eta sare sozialetan duen oihartzunak, batez ere kontuan hartuta modu sotilagoan gertatzen dela, kontsumitzaileak publizitate esplizituari ihes egiten dion ingurune batean.

Aurreko alderdiez gain, Arabako Foru Aldundiaren mezenasgo legeak hainbat abantaila fiskal ematen dizkie Gasteizko Jazz Jaialdiari emandako diru-kopuruei, eta egindako inbertsioaren % 40 baino gehiago izatera irits daitezke.

Laburbilduz, enpresa babesleek beren itxaropenen gainetik dagoen errentagarritasuna aurkitu dute beti Gasteizko Jazz Jaialdian, honako testigantza hauek erakusten dutenez:

Kutxabank

“Kutxabank gogotsu ari da elkarlanean ikuskizun handi honekin, eboluzionatzen eta hazten joan dena, Arabako eta Euskal Herriko kultur agenda zabaleko kultur hitzordu nagusietako bat bihurtu arte.

Lehenik eta behin, Caja Vital Kutxaren eskutik, eta duela zortzi urtetik hona, Kutxabanken bidez, erakundeak Gasteizko Jazz Jaialdiarekin dituen lankidetza-harremanak mantentzen ditu; izan ere, Jazz Jaialdiak sustrai sakonak eta herriaren babes zabala ditu .

Duela 43 urte, elkarlan bat hasi zen, denboran irauten duena, eta Kutxabankek Arabarekin eta arabarrekin duen konpromisoa islatzen duena.”

El Corte Inglés

“Duela ia 25 urte El Corte Inglések Gasteizko merkataritza-gunearen ateak ireki zituenetik, gure enpresak bere helburu nagusietako bat hiriko gizarte-, kirol- eta kultura-bizitzan modu aktiboan parte hartzea izan zen. Eta inplikazio aktiboa lortzeko modurik egiazkoenetako bat gure hirian egiten diren ekitaldi nagusietan parte hartzea eta laguntzea da. Zalantzarik gabe, Jazzaldia Gasteizko duela lau hamarkada baino gehiagotik erreferente kultural handienetako bat da, eta, hedaduraz, Euskadi osokoa. Hori dela eta, duela 15 urte edo, Jaialdiko familia handian sartzea erabaki genuen, uda joan eta uda etorri, Gasteiz jazzaren hiriburu handi bihurtuz. Denboraren joanak arrazoia eman digu erabaki haren egokitasunari buruz, eta, gaur egun, hitz bakar batek balio du kultura-ekitaldi handi honetan parte hartzearekin sentitzen duguna definitzeko: harrotasuna.”

¿Cómo puede el Festival complementar la comunicación del patrocinador?

COMUNICACIÓN ORIENTADA A LA RELEVANCIA

Los siguientes soportes y acciones están orientados a despertar notoriedad de la marca del patrocinador y a que el consumidor se plantee cambiar su situación actual:

  • Nombre del patrocinador para un escenario o recinto concreto.
  • Marca/anuncios en fondo de escenario con cobertura por parte de RTVE y EiTB.
  • Marca/anuncios en pantallas gigantes.
  • Inserción de marca en estructura de recinto (publicidad estáticas, banderolas, roll-ups, photocall, vallado, columnas, arco de entrada, señalética de seguridad, etc…
  • Marca/Banner en www.jazzvitoria.com
  • Marca/anuncios en boletines informativos.
  • Marca en rrss.
  • Cartelería.
  • Etc.

COMUNICACIÓN ORIENTADA A LA EVALUACIÓN

Los siguientes soportes y acciones están orientados a ayudar al consumidor a evaluar las distintas opciones que se le presentan a favor del patrocinador:

  • Marca/anuncios en fondo de escenario con cobertura por parte de RTVE y EiTB.
  • Marca/anuncios en pantallas gigantes.
  • Emisión en streaming de los conciertos con banner/anuncio.
  • Marca/Banner en www.jazzvitoria.com.
  • Marca/anuncios en boletines informativos.
  • Marca en rrss.
  • Invitaciones conciertos edición, conciertos especiales, conferencias y workshops.
  • Acceso zona Premium.
  • Descuentos especiales.
  • Meet&Greet.
  • Utilización de marca del Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz por parte de patrocinador.

COMUNICACIÓN ORIENTADA A LA CONVERSIÓN

Los siguientes soportes y acciones están orientados a facilitar la compra por parte del consumidor y convertirlo en cliente:

  • Acciones que dirijan a tienda.
  • Stand comercial en recinto.
  • Marca/anuncios en pantallas gigantes.
  • Marca/Banner en www.jazzvitoria.com

COMUNICACIÓN ORIENTADA A FIDELIZACIÓN

Los siguientes soportes y acciones están orientados a fidelizar al cliente y convertirlo en un prescriptor del patrocinador:

  • Photocall digital.
  • Challenge.
  • Aparición/publicación challenge en pantallas gigantes, rrss y web.
  • Invitaciones conciertos edición, conciertos especiales, conferencias y workshops.
  • Acceso zona Premium.
  • Descuentos especiales.
  • Meet&Greet.

¿Quién sería el público objetivo en términos demográficos y cuantitativos y el ámbito de actuación de la comunicación?

La edad media de las personas que acuden al Festival es de 37 años, repartiéndose a partes iguales entre mujeres y hombres.

El 25% de los asistentes al Festival proceden de fuera de Euskadi, siendo de Vitoria-Gasteiz el origen de un 50% de los aficionados que se acercan a los distintos recintos del Festival.

El aficionado al jazz es un público muy fiel, acudiendo a más de dos conciertos por edición de media y habiendo acudido a más de ocho ediciones distintas.

En 2019 se acreditaron más de 180 periodistas de medios de comunicación nacionales e internaciones.
Radio Vitoria (EITB) creó una frecuencia en 103.4 FM que un año más se transformó en Radio Jazz Gasteiz que emitió durante 24 horas música de jazz, incluyendo la retransmisión de los conciertos del Polideportivo de Mendizorrotza y el Teatro Principal, durante la semana del Festival.

Los programas de televisión también fueron producidos por el Festival. Se grabaron los conciertos que emitió RTVE a finales de julio y agosto, quedando disponibles en la web de RTVE durante 15 días después de su emisión.
Por su parte, EiTB los emitió durante la Semana Santa de 2020.

El impacto en redes sociales también ha sido significativo:

En Facebook se incremento el número de likes en un 16%, con más de medio millón de impactos.

En Twitter el aumento fue del 20% con más de 350.000 impactos.

Por último, en Instagram el número de seguidores creció en más de 285%, con más de 344.000 impactos.

Zer abantaila fiskal lortzen dira Jaialdia babesteagatik?

Arabako irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei aplikatu beharreko zerga-araubidea uztailaren 12ko 16/2004 Foru Arauan agertzen da.

Arauaren barruan, tratamendu berezia jasotzen dute lehentasunezko mezenasgo-jarduerek. Gasteizko Jazz Jaialdiak hainbat ekitalditan jaso du tratamendu hori, eta azkena irailaren 15eko 29/2020 Foru Dekretuan barruan dago.

Egoera horrek abantaila fiskal hauek ematen dizkie Gasteizko Jazz Jaialdiari emandako diru-kopuruei:

  1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan:
    1. Gastu kengarri
      Lehentasunezkotzat jotako jardueretara bideratutako zenbatekoak gastu kengarritzat hartuko dira enpresaburuen eta profesionalen kasuan, PFEZaren zuzeneko zenbatespenaren araubidean.
    2. Kendura. Zuzeneko zenbatespenaren araubidean jarduera ekonomikoak garatzen dituzten subjektu pasiboek lehentasunezko jardueretara bideratutako kopuruen % 23 kendu ahal izango dute kuota osotik.
    3. Gainerako subjektu pasiboek lehentasunezko jardueretara bideratutako kopuruen % 35 kendu ahal izango dute kuota osotik.
  2. Sozietateen gaineko Zergan
    1. Gastu kengarri
      Lehentasunezkotzat jotako jardueretara bideratutako zenbatekoak gastu kengarritzat hartzen dira zergaren zerga-oinarria zehaztean.
    2. Kendura
      Subjektu pasiboek lehentasunezko jardueretara bideratutako kopuruen % 23 kendu ahal izango dute kuota likidotik.

KONKLUSIO

Lehentasunezko mezenasgo-jardueretara bideratutako kopuruak, gastu kengarritzat hartzeaz gain, % 23ko kenkaria dute Sozietateen gaineko Zergan eta PFEZn (zuzeneko zenbatespenean dauden enpresaburu eta profesionalentzat).

PFEZren gainerako subjektu pasiboek (ez enpresariek ez profesionalek) % 35eko kendura dute.