·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·

Arturo Sandoval tronpeta-jole kubatar ospetsua Mendizorrotzan arituko da uztailaren 15ean, ostirala.

Xavi Torres pianistak eta Giulia Valle kontrabaxu jotzaileak jazz garaikidearen une bikaina erakutsiko dute.

Tres talentos de diferentes generaciones se suman al cartel del Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz

Arturo Sandoval tronpeta jotzaile kubatar ospetsuaren beteranotasuna, Xavi Torres pianista gaztearen energia eta Giulia Valle kontrabaxu jotzaile sendoaren berrikuntza gehitu behar zaizkio Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren 45. edizioko artisten kartelari. Belaunaldi ezberdinetako musikariak, beren instrumentuekin birtuosoak direnak eta uztailaren 12tik 17ra Gasteizen ospatuko den jazzera hitzordu handian arituko direnak.

Horrela, Jazzaldiak talentu berriak zabaltzen ditu Mendizorrotzako publiko fidelaren artean, eta jazzaren historiako musikariak ere omentzen ditu.

Arturo Sandoval tronpeta-jotzaile kubatar bikaina bere maisutasunaren berri emateko Vitoria-Gasteizera itzuli da. Ibilbide oparoa izan du, eta 10 Grammy sari irabazi ditu, beste hainbat aintzatespenen artean.

Jazzaren handi bat

Arturo Sandoval (Artemisa/La Habana, 1949) jazz tronpeta-jotzaile ospetsuenetako bat da munduan, Dizzy Gillespie babespean. Dizzy Gillespie da eragin latindar eta afrokubatarrak sartu dituen lehen musikaria jazz estatubatuarrean.  Irakere sortu zuen, Kubako jazz-talderik garrantzitsuena, Paquito D ‘Rivera saxofoi-jotzailearekin eta Chucho Valdés piano-jotzailearekin batera. Ondoren, bakarkako ibilbidearekin jarraitu zuen, Kubatik ihes egin zuelako Miamin bizitzeko.

Hainbat musikarirekin kolaboratu du grabazioetan, besteak beste, Gillespie miretsiarekin, Rod Stewart edo Alicia Keysekin, jazz munduko handiekin, Stan Getzekin eta Woody Hermanekin. Gainera, soinu-bandetan parte-hartze nabarmena du. Izan ere, Andy Garcia protagonista duen For love or country pelikularen konposizioagatik Emmy bat jaso zuen.

Arturo Sandovalek uztailaren 15ean Mendizorrotzan emango duen kontzertuaren aurretik, Europako jazz-panoraman proiekzio handiena duen musikarietako bat izango da, Xavi Torres. Gaztea izan arren, Kataluniako piano-jotzaileak (Tarragona, 1991) ibilbide oparoa du Amsterdamen, eta Europako musikariekin kolaboratzeaz gain, klasikoko ikasketak eta jazz masterra egin zituen.

Lau disko grabatu ditu bere hirukotearen buru gisa eta beste musikari batzuen hogeita hamar proiektu baino gehiagotan parte hartu du.

Martín Leiton kontrabaxu-jotzailea eta Andreu Pitarch bateria jotzailea Xavi Torresekin batera arituko dira, berezko konposizioak interpretatzen dituen hirukote batean, non erritmo eta eragin ezberdinak uztartzen dituen, jazzetik erritmo afrikarretara edo harmonia klasikoetara.

Arturo Sandoval | Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz
Xavi Torres Trío | Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz
Jazz kementsu eta irudimentsua

 

Giulia Valle Ensemble | Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz

Giulia Valle (San Remo, 1972) konpositore, kontrabaxu-jotzaile eta orkestra-zuzendariak bat egin du jaialdiko kartelarekin ere, aste honetan bertan jazz latinoko disko onenaren Grammy saria irabazi duen Eliane Eliasekin batera. Bartzelonan, Parisen eta New Yorken hezia, John Mc Neil, Guillermo Klein, Mayte Martín, Bill McHenry, Jason Lindner eta Antonio Canales musikariekin kolaboratu du, besteak beste.

Valle Bartzelonako Liceuko Goi Kontserbatorioan irakasten aritzeaz gain, jazzeko hainbat talde ere baditu. Vitoria-Gasteizen Giulia Valle Ensemble proiektua aurkeztuko du, zuzeneko zirraragarri batekin..

Zinemaldiak berrikuntza gehiago azalduko ditu laster 45. edizio honetarako.

eng