Jazzaldiaren programa osoa

Zuzeneko jazzik onena inoiz baino indar eta ilusio handiagoz itzultzen da, talentu berrien, maisu handien eta zaleen aldeko apustuarekin eta afizionatuak protagonista ukaezin gisa aitortzearekin.

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldi guztiak

  • Kontzertu hau igaro da.

CMS – COLINA/MIRALTA/SAMBEAT

CMS – COLINA/MIRALTA/SAMBEAT

Javier Colina (kontrabaxua), Marc Miralta (bateria) eta Perico Sambeat (saxo altua) hirukotearen ekarpenak Espainian azken hamarkadetan egindako jazza nabarmen aldatzeaz gain, sakonera eta distira eman die Mediterraneoko eta Latinoamerikako herri folkloreei, Bebo eta Chucho Valdés, Chano Domínguez, Diego el Cigala, Silvia Pérez Cruz, Jerry González, Tete Montoliú, Enrique Morente eta Santiago Auserónekin batera aritzean, baita Brad Mehldau eta Mark Turnerrekin ere, eta, nola ez, burutu dituzten proiektu guztietan.

Hogei urte geroago, bizi-bizirik dirau funtsezko New York Flamenco Reunion diskoaren magia. Berdin da flamenkora hurbiltzen diren, Cole Porterren lanetara edo aspaldiko boleroren batera. Emari oparoan oparitzen dute zentzu melodiko hunkigarri batez jantzitako euren artea.

Eraketa

Perico Sambeat, saxo
Javier Colina, kontrabaxua
Marc Miralta, bateria

CMS - COLINA/MIRALTA/SAMBEAT