Jazzaldiaren programa osoa

Zuzeneko jazzik onena inoiz baino indar eta ilusio handiagoz itzultzen da, talentu berrien, maisu handien eta zaleen aldeko apustuarekin eta afizionatuak protagonista ukaezin gisa aitortzearekin.

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldi guztiak

  • Kontzertu hau igaro da.

GONZALO DEL VAL TRÍO Benet Palet-rekin

GONZALO-DEL-VAL-TRIO

GONZALO DEL VAL TRÍO

Behingoz Katalunian finkatu delarik, benetan adore eta zintzotasun eredua da Mirandako bateria-jotzailearen ibilbidea, sideman zorabiagarri gisa nabarmentzen duen curriculumak egiaztatzen duen bezala. Hori guztiori aintzat hartuta, del Val beterano gaztetzat jo dezakegu, musikari eta sortzaile gisa jakinduria pilatzen eta konpartitzen duena; baina, horrez gain, irakaslea da Bartzelonako Conservatori Superior del Liceun.

Gonzaloren musikan Keith Jarrett eta Ornette Colemanen aztarnak aurkituko ditugu, meditaziorako atsedena eta esplorazio-jokoa. Horren isla da Gonzaloren azken grabazioa, Cancionero (Fresh Sound New Talent, 2020), aho batez iazko lan onenen artean sailkatua, eta lagun ezin hobeekin grabatua: Benet Palet (tronpeta), Marco Mezquida (pianoa) eta David Mengual (kontrabaxua), zein Principal antzokian izango baitira, guztion gozamenerako.

Eraketa

Benet Palet, tronpeta
Marko Mesquida, pianoa
David Mengual, kontrabaxua
Gonzalo del Val, bateria