Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure web gunera itzultzen zarenean ezagutzea eta gure taldeari laguntzea web guneko zer atal dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.
Jazzaldiaren programa osoa
Zuzeneko jazzik onena inoiz baino indar eta ilusio handiagoz itzultzen da, talentu berrien, maisu handien eta zaleen aldeko apustuarekin eta afizionatuak protagonista ukaezin gisa aitortzearekin.

- Kontzertu hau igaro da.
LUCÍA MARTÍNEZ & THE FEARLESS

LUCÍA MARTÍNEZ & THE FEARLESS
Baldo Martínez kontrabaxu-jotzailearekin batera jazzik askeenean murgildu zalea, eta zinemarako musika-egile oparoa, Lucía Martínez (Vigo, 1982) bere buruari mugarik ezartzen ez dion artista kosmopolita da funtsean. Portu-giroarekiko atxikimenduak eta herri-ondarearen aldarrikapenak beti izango dute tarteren bat Lucíaren lanetan; alabaina, arazorik gabe txertatzen ditu haietan era guztietako zaporeak, baita itxura batean guztiz desberdinak direnak ere, naturaltasun osoz uztartuta, batere aurreiritzirik gabe. Horren guztiaren adibide ona da Berlinen duen proiektua –The Fearless, “Beldurgabeak”–: Sergio Leone hasteko, klezmer melodia judutarrak jarraitzeko, eta gero Bruce Lee, betiere irizpide ezin hobeaz hautatutako instrumentazioa lagun (klarinete baxua, tronpeta, baita dj set bat ere), horien bidez testura eta adierazpen-posibilitate sorta zabala bezain hunkigarri eta iradokizunez betea eskaintzeko.
Eraketa
Richard Koch, tronpeta
Benjamin Weidekamp, klarinetea eta klarinete baxua
Ronny Graupe, gitarra
Marcel Krömker, kontrabaxua
Lucía Martínez Alonso, bateria eta konposizioa
Pelayo F. Arrizabalaga, DJ
