Jazzaldiaren programa osoa

Zuzeneko jazzik onena inoiz baino indar eta ilusio handiagoz itzultzen da, talentu berrien, maisu handien eta zaleen aldeko apustuarekin eta afizionatuak protagonista ukaezin gisa aitortzearekin.

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldi guztiak

  • Kontzertu hau igaro da.

MACIEJ OBARA QUARTET

instituto-polaco-de-cultura

MACIEJ OBARA QUARTET

Maciej Obara poloniarraren musikari lirismoa eta sormena dario, eta, hain zuzen ere, beren proiektuetarako baliatu dituzte dohain horiek musikari kontrastatuek, horien artean Tomasz Stanko, Ralph Alessi, Mark Helias eta Nasheet Waits. 39 urte bete ondoren, hamar disko bikainetik gora ditu saxofoi altuaren jotzaile honen diskografia, guztien gainean ECM zigilu ospetsuak argitaratutako Unloved eta Three Crowns. Errespetu osoa merezi duen ibilbide baten isla, azken disko horrek Henryk Górecki (1933-2010) handiaren bi lan ditu, konpositore poloniarren senideek propio emandako baimena bitarte; propio… eta lehen aldiz, orain artekoan familia ez baita Góreckiren musikaren bertsioak bedeinkatzearen aldse agertu. Esaera zaharrak dioen bezala: bedeinkatzen dutenean, izango du zerbait urak!

Eraketa

Maciej Obara, saxo altua
Kit Downes, piano
Max Mucha, contrabaxua
Michał Miśkiewicz, bateria