Jazzaldiaren programa osoa

Zuzeneko jazzik onena inoiz baino indar eta ilusio handiagoz itzultzen da, talentu berrien, maisu handien eta zaleen aldeko apustuarekin eta afizionatuak protagonista ukaezin gisa aitortzearekin.

Loading Ekitaldiak

« Ekitaldi guztiak

  • Kontzertu hau igaro da.

MIGUEL SALVADOR QUARTET

MIGUEL SALVADOR QUARTET

Errabal euskal zigiluarekin lau disko argitaratu eta gero –ideia interesgarriz mukuru lauak–, Miguel Salvador gitarra-jotzailearen ibilbidea guztiz sendoa da gaur egun. Miguelen musika bere bizitzari estuki loturiko pertsonak eta inguruabarrak ditu inspirazio-iturri, espazio ireki eta oraindik esploratu gabeak, errealak zein amesturikoak. Espazio ukigarriak, eta baita balizkoak ere. Eremu sinbolikoetan zein mundutarretan murgiltzen da Miguel, samurtasun berberaz bietan, jazz-ahotsa arrotz eta soberako guztiaz biluzteko grina berberaz, eta betiere edertasun apur bat urratzeko asmoz.

Hori guztia egin daiteke esku artean sei soka eta alboan laguntza egokiena hartuta (Iñaki Salvador, Hasier Oleaga, Jon Piris eta Mikel Andueza), edo oraingoan alboan dituenak: Jonathan Hurtado pianoan, Marcelo Scrich kontrabaxuan eta Gorka Iraundegi baterian.

Eraketa

Miguel Salvador, gitarra
Jonathan Hurtado, pianoa
Marcelo Escrich, kontrabaxua
Gorka Iraundegi, bateria