ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •

OHIKO GALDERAK

Sarrerak

Salmenta-atarian www.jazzvitoria.com sortutako kontuaren bidez, eskuratu dituzun sarrerak eta/edo ordainketak deskargatu ahal izango dituzu. Horretarako, atari horretara sartu behar da, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta.

Sarrerak eta abonamenduak online www.jazzvitoria.com zein ekainaren 24tik aurrera Jazzaldiaren dendan (Europa Jauregia – Gasteiz hiribidea 85) saltzen dira. Leihatilan ere eros daitezke kontzertu egunetan.

Sarrerak eta abonuak ezin dira erreserbatu.

Sarrerak eta abonuak ez dira izendunak; beraz, eroslea ez den beste norbaitek erabil ditzake. Aurrekoa baliozkoa da, baldin eta sarrerak deskontu berezirik ez badu eta horretarako akreditazioa erakutsi behar bada (gazteentzako deskontuak).

Sarrera eta abonuen itzulketak bateraezintasun medikoagatik bakarrik egin daitezke (dagokion ziurtagiri medikoa aurkeztu behar da).

Abonu zenbakidunek, kontzertu egun guztietarako eserleku finko baten erreserba barne hartzen dute. Zenbakitu gabeko abonuek ez dute erreserbatutako eserlekurik, baina %30 inguruko deskontu berezia dute.

Mendizorrotza pabiloirako zenbakitu gabeko sarrera eta abonuek ez dute erreserbatutako eserlekurik. Publikoak Mendizorrotzara sartu ahala betetzen dira eserlekuak (kontzertua hasi baino ordubete lehenago irekitzen dira ateak).

Europa Jauregian, sarrerak eta abonuak zenbakidunak dira.

Sarrerek gasteentzat beherapen bereziak dituzte.

Kultur bonoaren txartelarekin bai sarrerak bai abonuak eros daitezke.

Renfe Tren Ofizialak eskaintzen duen deskontu bat ere badugu. Aurkitu informazio guztia hemen.

· % 20 Gazte Txartelaren eta K26 txartelaren titularrentzat.
· % 50 18 urtetik beherakoentzat.
· 4 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaintzen.

* Nortasun-agiria eta txartela erakutsi behar dira, titularraren nortasuna egiaztatzeko.
* 16 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.
* 16 eta 17 urteko erosleek gurasoen edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute.

Mugikortasun murriztua

Sarbide egokituak eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako guneak ditugu. A atetik sartu behar da, eta segurtasun-langileek esango dizute zer bide egin behar duzun PMRentzat erreserbatutako gunera iristeko.

Informazio gehiago jazzvitoria@jazzvitoria.com edo 945141919an

Ordutegia

Ateak ordubete lehenago irekiko dira Mendizorrotzan, eta hogeita hamar minutu lehenago Europa Jauregiko kontzertuetan.

Europa Jauregian, astelehenean eta asteartean, 20:30ean hasten dira kontzertuak, eta gainerako egunetan 17:30ean. Mendizorrotzako pabiloian, 20:30ean hasiko dira kontzertuak.

Lehen kontzertua amaitzean (21:45 inguru. ), agertoki aldaketa egin bitartean 30 minutu inguruko atsedenaldia izango dute bertaratzen direnek.

Europa Jauregian, kontzertuek, gutxi gorabehera, 75 minutu irauten dute. Mendizorrotzan, bigarren kontzertuaren amaiera-ordua 23:30ak aldera izango dela aurreikusten da.

16 URTETIK BEHERAKOAK

Aretora sartu ahal izateko, 16 urtetik beherakoek tutore legal batekin joan behar dute uneoro.

Bi urtetik aurrera, sarrera bat erosi behar da, eserleku bat betetzen baitute. Kontsultatu gazteentzako eta adingabeentzako tarifa bereziak (lau urtetik beherakoek, adibidez, 0 €-ko sarrerak dituzte).

16 URTETIK GORAKOAK, 18 URTETIK BEHERAKOAK

18 urtetik beherakoek, baina 16 urtetik gorakoek, gurasoek edo legezko tutoreek sinatutako baimenarekin joan behar dute, edo une oro legezko tutore batekin batera. Baimenaren adibide bat deskarga dezakezu esteka honetan: 🔗 klick hemen.

Esparrua

Jaialdiko esparru guztietan komunak daude, parte-hartzaileen eskura.

Ezin da erre jazzaldi esparru itxietan.

Egokitutako komunak ditugu, bai Mendizorrotza estadioan, bai Europa Jauregian, bai Jazza Parkean.

Txakurrak jaialdiko gune itxietara laguntza-txakurrek baino ezin dute sartu (gida, seinalea, mediku-alerta, autismoa duten pertsonak, mugikortasun murriztua duten pertsonak, etab.), desgaitasuna duten pertsonak zaintzeko laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

NEWSLETTER

www.jazzvitoria.com web orrian, honen amaieran, newsletterrean izena emateko formulario bat dago.

Merchandising

Gaur egun, markaren merchandisingaren online salmenta ez dago eskuragarri. Hori dela eta, jaialdiko dendan, Mendizorrotzan edo Gasteizko El Corte Inglesen bai saltzen dituzte.

Argazki- edo grabazio-ekipoa

Ezin da argazki- edo grabazio-ekiporik erabili Jazzaldiaren ordainpeko esparruetan.

Erabilera profesionalerako, mesedez, jarri harremanetan komunikazio-sailarekin prensa@jazzvitoria.com helbidearen bidez.

Janaria eta Edaria

Europa Jauregian ezin da janaririk sartu. Mendizorrotzan, janariarekin sartzea baimenduta dago (metalezko tresnak debekatuta daude), baina ezin dira erabili Jaialdiko janari-postuetarako erreserbatutako lekuak (terraza erreserbatuak).

Jaialdiak ez du glutenik gabeko janari aukerarik bere janari postuetan.

Baina, establezimenduetan glutenik gabeko garagardoa erosteko aukera dago.

Jaialdiaren esparrura tapoirik gabeko plastikozko ur-botilekin baino ezin da sartu.

Borondatezko lana

Jar zaitez harremanetan jazzvitoria@jazzvitoria.com helbidearen bitartez, honako informazio hau emanez: Izen-abizenak, adina, mugikorra, hizkuntzak eta jaialdiaren egunetan libre egotea.

OSTATU HARTU

Gasteizko Udalaren web orrian aurkituko duzu hirian eta inguruetan ostatu hartu ahal izango duzun hotelen zerrenda: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=es&uid=u_6126dbcd_126306f5786__7fca

Gasteiz hiri txiki samarra da, eta distantziak laburrak direnez, oinez joatea gomendatzen dugu. Hala ere, Europa Jauregiko atetik gertu, 8. lineako (Unibertsitateak) autobus-geltoki bat dago.

Horrek Mendizorrotzako estadiora hurbiltzen gaitu, Lasarteko Ateko geltokian jaitsiz, eta horrek kiroldegitik 100 metro eskasera uzten gaitu. Bidaiaak 1,40 € balio du.

TUVISAk gaueko zerbitzu berezia eskainiko du aurten ere Jazzaldian. Hala, BEI autobus berezi bat Mendizorrotzako geltokitik (BEI B) irtengo da eta BEI B linearen ibilbidea egingo du uztailaren 16tik 19ra (biak barne).
Gogoan izan gaueko tarifa orokorrak aplikatuko direla: 1,85 € billete arrunta eta 1,39 € garraio-txartelarekin ordaintzen bada (gaueko ordutegia) eta ordainketa markesinetan bertan egingo bada (BEI linean egiten den bezala).

Ordutegiak
Uztailaren 16an, 17an, 18an eta 19an, 20 minutuz behin: 22:30ean; 22:50ean; 23:10ean; 23:30ean; 23:50ean eta 24:10ean.

eng