Rocío Larrumbide diseinatzaile gasteiztarra Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 46. edizioko kartelaren egileada. Irudi horrek jaialdiaren intentzionalitatea biltzen du: zalerik fidelenak asetzea eta ikusle gazteagoak ekitaldira hurbiltzera gonbidatzea.
Horrela, Rocio Larrumbidek jazz, mugimendu, inprobisazio eta kolorezko instrumentu klasikoak uztartzen dituen diseinua lortu du. “Betiko zaleen gustukoa izatea eta beste parte-hartzaile berriak ere erakartzea espero dut”.
Kartelak kontrabaxu arrosa bat eta mugimenduan laranjatutako saxo hori bat erakusten ditu, musika bere diseinutik ateratzen eta entzuten den sentsazioa lortzen. Larrumbidek, gainera, instrumentuei begiak erantsi dizkie “pertsonifikatu eta bizia emateko, jaialdiaren alde dibertigarri hori eragitensaiatuz”.
Rocío Larrumbidek (Vitoria-Gasteiz, 1993) bere bizitza profesionala Bartzelonan garatu du, diseinuan eta artearen ikerketan trebatuz. Erakusketa interaktiboen diseinuan aditua, diziplina anitzeko taldeetan eta unibertsitate eta eskoletan ikasketekin kolaboratzen du, diseinuko irakasle gisa. Bere sorkuntza artistikoak egiteaz gain, diseinatzaileak enkarguak ere hartzen ditu bere gain, horietako asko, hain zuzen ere, musikaren sektorearekin lotutakoak, diskoen azalen ilustratzaile gisa.
Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren kartela oso lan berezia izan da, “nire hiriko ekitaldi handienetako bat delako eta harrera bikaina duelako herritarren artean, zale amorratuak izan ala ez”. Hori dela eta, Larrumbide behin baino gehiagotan Mendizorrotzako kontzertuetan egon da, eta ardura handia erronka hori bere gain hartzea izan dela onartu du. “Aurreko 45 diseinu oso garrantzitsu egon direlako. Badakit kartela publikoarentzat dela eta berarekin identifikatzea espero dut”.
Rocio Larrumbide 2023ko uztailaren 3tik 8ra ospatuko den edizio berezi honetan izango da. Oraingoz, Mendizorrotzako agertokian elkartuko diren bi izen handi iragarri dira: Maria Schneider konpositore eta orkestra zuzendaria eta Brad Mehldau pianista. Datozen egunetan baieztapen gehiagoen berri emango dira.