- Musikari estatubatuarra The Garage aretoan arituko da larunbatean, hilaren 19an, 13:00etan
Europako Musikaren Eguna ospatzeko Gasteizko The Garage aretoan kontzertua antolatu du Gasteizko Jazz Jaialdiak.
Sean Clapis musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du larunbatean, ekainaren 19an, 13: 00etatik aurrera, eta “The Abbey Road sessions” diskoa aurkeztuko du. Dani Juarezek saxoan, Dario Guibertek kontrabaxuan, eta Naima Acuñak baterian osatzen duten laukotearen burua dugu Clapis.
Clapis Hartford, Connecticut-en jaiota, Jackie McLean Institute Hartt school of Music-en jazz ikasketak hasi zituen, Paul Brown eta Jimmy Greene bezalako jazz musikariek babestua.
2011n New Yorkera joan zen, eta han “Carte Blanche” Jazz Revival taldean jotzen hasi zen. Mundu osoan zehar bidaiatu zuen, 20ko eta 30eko hamarkadetako musika jotzen, ostean bere proiektuekin jarraitzeko.
Aurtengo urtetik Madrilen bizi da eta bertan hainbat musikari ospetsuekin jotzen du.
Sarrerak hemen daude eskuragarri The Garage