ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •

Jazz Jaialdiaren aperitiboa Mendizorrotzako igerilekuetan

Mendizorrotzako igerilekuetan udako kontzertu bat izango da uztailaren 9an, ostirala, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren  antolatuta, uztailaren 14an hasiko den 44. edizioari hasiera emateko.

18:30ean izango da, Aquamendi jolas-igerilekuetan, eta Bossa novaren aita João Gilberto omentzen duen “Hó Bá Lá Lá” proiektu musikaleko kantak eskainiko ditu bertan Geraldine abeslari gasteiztarrak eta Ricardo Urrutia gitarra-jotzaile frantziarrak osatzen duten bikoteak.

Jazz Jaialdiak, horrela, espero den 44. edizioaren aurreko egunak berotzen laguntzen du, bertako musikari lokalen aldeko eta Mendizorrotzako igerilekuen moduko esparru baterako bereziki pentsatutako erritmoen aldeko kontzertuarekin.

Kontzertua doakoa izango da, Udalaren kirol-instalazioetako abonatuentzat irekia. Emanaldira joan aurretik, Mendizorrotzeko kirol-esparruko edukierari buruzko informazioa begiratzea gomendatzen da.

Puede que también te interese...

Truenoren hip hop-ak itxiko du Vitoria-Gasteizko 47. Jazz Jaialdia

Argentinako Freestyler abeslari eta freestyler-ak bere laugarren diskoa Uztailaren 21ean, igandea, Mendizorrotzan aurkeztuko du.
Propuestas creativas y con amplia presencia femenina para Jazz en el Teatro

Sormenezko proposamenak eta emakumeen presentzia zabala Jazza Antzerkian

eng