Magalí sare & Manel fortià

Magalí Sare & Manel Fortià | Jazza Parkean

07/17

JAZZA PARKEAN

Prado Parka
Igandea, uztailak 17

Babeslea:

45. ediziorako abonua edo sarrerak erosi nahi dituzu?
Egin klik

Magalí Sare eta Manel Fortiá musikari oso aktiboak dira Kataluniako musikaren esparruan.

Magalí eta Manel elkartzen dituzten jazz-sustrai sendoek, lan honetan, Iberoamerikako eta Kataluniako kanta tradizionalen errepertorioa eta poemetatik abiatuta egindako bi abesti propioak besarkatzen dituzte, albuma ireki eta ixten dutenak. Bikote honen proposamena abesti hauen doinuak, formak eta gako erritmikoak freskotasunaren eta inprobisazioaren arriskuaren bidez birformulatzean datza.

FANG I NÚVOLS (lokatza eta hodeiak) tituluak ezin hobeki definitzen du Magalí Sare eta Manel Fortià bikotearen sonoritatea. Haren musika gordina eta biluzia da, kontrabaxuak eta ahotsak harmonia irudikari baten muturrak osatzen baitituzte. Rol-joko etengabea da: bietako batek musikaren zati erritmikoa jalkitzen badu (lokatza bezala), besteak aske flotatu ahal izango du gainetik (hodeiak bezala) eta alderantziz.

Ez galdu ezer, eta jarraitu sare sozialetan