Uztailaren 3tik 8ra ospatuko den 46. edizioaren lehen baieztapenak dira.

Gasteizko Jazz Jaialdiak 46. edizioa ospatuko du 2023ko uztailaren 3tik 8ra, eta dagoeneko Mendizorrotzako agertokian elkartuko diren bi izen handi baieztatu ditu.

Maria Schneider konpositore eta orkestra-zuzendariaren prestigioari Brad Mehldau pianistaren birtuosismoa gehituko zaio; beraz, Vitoria-Gasteizko publikoak egungo jazz-eszenako bi talentu eztabaidaezinez gozatuko du.

Musikarien kalitatea eta publikoarekin duten lotura lehenetsiz, aurreko baieztapen horiek Jazz Jaialdiaren 2023. edizioak agertoki nagusian duen asmoaren isla dira. Horrela, zaletuen fideltasuna sendotu eta, aldi berean, jazzean interesa duten publiko berriei doinu irekiak eskaini nahi zaizkie.

Uztailaren 5ean, asteazkena, Maria Schneiderrek ‘Data Lords’ bere azken diskoa aurkeztuko du Mendizorrotzan, Oslo Jazz Ensemble ospetsuarekin batera. Hamarkada batez elkarlanean aritu ondoren, Schneider eta musikari norvegiarrek Europako jaialdietan zehar bira bat egingo dute, besteak beste, Vitoria-Gasteizkoa. Data Lords ‘ek esker on ugari jaso ditu, bi Grammy sari barne, eta bere kalitate musikalaz gain, bere konposizioek mezu soziala dakarte. Horrela, album bikoitz hau enpresa teknologiko handiek erabiltzen dituzten datuen botereari eta erabiltzaileen informazioa ustiatzearen ondorioz lortzen dituzten onura ekonomikoei kritika da.

Maria Schneiderren konpromisoa bere musika aitorpenaren maila berean dago. Bere konposizioak oroigarri, magiko, eder eta liluragarritzat jo ditu kritikak. Jazz eta genero klasikoan Grammy sariak jaso ditu eta Jazz at Lincoln Centerrekin eta America Dance Festival-ekin kolaboratu du. Gainera, funtsezko pieza izan zen David Bowieren Blackstar azken disko jazzistikoan.

Brad Mehldau pianista aparta uztailaren 6an iritsiko da Vitoria-Gasteizera, Larry Grenadier, kontrabaxuan eta Jeff Ballard baterian. 90eko hamarkadaren erdialdetik, Mehldau mundu erdiko agertokietako ohikoa da, eta bertan, bere nortasun bikoitza eskaintzen du: inprobisatzailearena eta formalistarena, adierazpen sorta zabala transmititzeko gai diren emanaldiak eskaintzen.

Entzuleekiko harreman horrek jarraitzaile ugari ekarri dizkio, bere interpretazioen inprobisazioen harridura eta musikaren egitura formalaren exekuzioaren birtuosismoa baloratzen dutenak.

Brad Mehldau Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiko ikusleek ondo ezagutzen dituzten musikariekin elkarlanean aritu da, hala nola Joshua Redman eta Pat Methenyrekin. Eta jazz kritikari batek idazten duen bezala: “Brad beti bera da eta beti ustekabekoa eta desberdina da.”

 

eng