·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·

  • Uztailaren 14tik 18ra egingo da, bi egoitzatan: Iradier Arena eraikinean eta Principal Antzokian
  • Anne Paceo eta Antonio Sánchez bateria-jotzaileak arituko dira Gasteizen, Letter One Rising Stars jazz sariaren irabazleekin batera

Gasteizko Jazzaldiak bere 44. edizioa berreskuratuko du, iaz atzeratu egin behar izan baitzen.

Lehiaketa uztailaren 14tik 18ra bitartean egingo da, eszenatoki berri batean, Iradier Arenan. Goizez eta arratsaldez izango dira kontzertuak, eta uneko osasun-baldintzetara egokituko da jaialdia. Gainera, arratsaldeko ohiko kontzertuak izango dira Principal Antzokian.

Pandemiaren bilakaera pixkanaka izaten ari den hobekuntzari esker, Gasteizko jazzaldian parte hartu ahal izango dute nazioarteko hainbat musikarik, hala nola Antonio Sánchez mexikarrak edo Thumbscrew talde iparramerikarrak. Ondo aukeratutako jazz-musikari nazionalen sorta batekin batera, programa polita osatu da, talentu berriak zabaltzea eta musika-estilo horrekiko leialtasuna lehenesten dituena.

Iradier Arenan bi saio egingo dituzte eguerdian, asteazkenetik larunbatera. Tokiko eta inguruko musika-eskolei lekua egingo zaie emanaldi horietan, bai eta jazzaren munduan sartzen ari diren talde gazteei ere. Eta arratsaldean ere, 19:30etik aurrera, saio bikoitza egingo da, jaialdiaren historian ohikoa izan den bezala, ongi asko frogatutako ibilbidea duten musikariekin.

Principal Antzokiko programazioak ere lehiaketaren aurreko edizioen ildotik jarraituko du, eta gaur egungo jazzaren proposamen berritzaileak bilduko ditu, uztailaren 14tik (asteazkena) 18ra (igandea).

Gasteizko Jazzaldiaren 44. edizioak honako hauen babes instituzionala du: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saila, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Kultura Ministerioa (INAEM), Vital Fundazioa eta SGAE Fundazioa, bai eta Iberdrolaren, Kutxabanken, El Corte Inglesen, Radio Vitoriaren eta El Correoren babes pribatua ere.

Iradierreko arratsaldeak

2021 honetarako programaren barruan, joan den urtean jada aurreikusiak zeuden bi izeni eutsi die Jazzaldiak, Anne Paceo eta Antonio Sánchez, bateriaren bi birtuoso, eta, hain zuzen ere, haiexek emango diote amaiera arratsaldeko saioari.

Oso estilo bereziarekin, Boli Kostan emandako haurtzaroa islatzen du konpositore eta musikari frantses emankorrak, mugak hausten dituen musika batean. Anne Paceok beste jazz bateria-jotzaile handi baten aurretik egingo du bere saioa, Antonio Sánchez mexikarra, bost Grammy irabazi dituena. Antonio Sánchez laukotean etorriko da Gasteizera Miguel Zenon, Scott Colley eta Donny McCaslinda musikariekin batera, bere interpretazioei inprobisazioa eta sormena emateko prest.

Gasteizko Jazzaldia izango da jendeak Itamar Borochov tronpetistaren zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izango duen estatuko agertoki bakarra. Israelgo tronpeta-jotzaile horrek irabazi berri du Letter One Rising Stars Jazz Sari ospetsua, hazteko bidean doan musika-talentua aintzatesten duena. Borochovek Iradier Arenan egingo du bere emanaldia hilaren 14an, asteazkenarekin, Atlantic Bridge musika-proiektuarekin osatuko den gaualdian. Proiektu horrek jazzaren bidez lotzen ditu iberiar kultura eta Ipar Amerikakoa. Atlantikoaren alde honetako talde bat etorriko da Gasteizera, Alberto Conde piano-jotzaile galiziarra, Kin García eta Miguel Cabana bere ohiko musikariekin, Jorge Pardo saxo-jotzailearekin eta gonbidatu berezi batekin, Rosario Giuliani tenore italiarra.

Borochovez gain, Letter One Rising Stars sariaren aurreko edizioaren irabazlea ere Jazzaldian izango da, Kathrine Windfeld daniar piano-jotzailea, uztailaren 16an, asteazkenarekin, Iradier Arenara igoko den boskotearen burua. Europako jazzean erreferentea den piano-jotzaile baten emanaldiarekin amaituko da arratsalde horretako saioa, Moisés P. Sánchez madrildarra, eta erakutsiko digu musika-estilo asko nola txerta daitezkeen jazza ulertzeko bere modu berezian.

Hain zuzen ere, Al Toque hirukoteko kideetako bat da Sánchez. Pablo Martín Caminero gasteiztarra da hirukotearen burua, eta talde hori izango da hilaren 15 osteguneko saioa hasiko duena, apustu handi batekin, flamenkoa eta jazza konbinatzen baititu. Thumbscrew talde estatubatuarrak emango dio amaiera jardunaldiari, gaur egungo hirukote berritzaileenetakoa, Mary Halvorson-en gitarra abangoardistarekin.

Antzokiko arratsaldeak

Jazzaldiak Principal Antzokiko eszenatokia ere berreskuratuko du aurten, gaur egungo jazz-musikarien proposamen berritzaile eta freskoenez gozatzeko aukera izango da bertan arratsaldeko 17:45etik aurrera. Asteazkenean, hilaren 14an, Miguel Salvador gitarra-jotzaile bilbotarrak hasiko du zikloa, eta ‘Diez años después’ bere lana aurkeztuko du. Mendiekin duen harreman emozionala islatzen du lan horrek.

Gonzalo del Val bateria-jotzaileak hartuko du lekukoa hurrengo egunean. Hark ere bere azken diskoa aurkeztuko du, ‘Cancionero’, Marco Mezquida piano-jotzailearekin, David Mengual kontrabaxuarekin eta Benet Palet tronpeta-jotzailearekin batera.

Perico Sambeat, Javier Colina eta Marc Miraltaren CMS hirukoteak bere 15. urteurrena ospatuko du Principal Antzokiko eszenatokian, hilaren 16an, ostiralarekin. Hurrengo egunean, berriz, Lucía Martínez musikari polifazetikoa izango da bertan, The Fearless taldearen buru.

Igandean iritsiko da ekitaldi nagusia 44. edizioari amaiera emateko, Maciej Obara musikariaren laukotea, jazz garaikideko talderik erakargarrienetako bat, zalantzarik gabe.

Iradierreko goizak

Iradier Arenako goizeko saioak jazza gazteengana hurbiltzeko prestatuta daude bereziki, interprete gazteekin eta proposamen interesgarriekin. Lehenengo zatietan, asteazkenetik ostiralera, hazten ari den talentua erakusteko aukera izango dute Gasteizko eta Nafarroako musika eskolek.

Eta bigarren zatietarako, Jazzaldiak programa gaurkotua eta erakargarria osatu du, musika estilo horretara hurbildu nahi duten zaleak erakartzeko. Fran Serrano kontrabaxu-jotzaileak irekiko du programa hilaren 14an, asteazkenean, jazzean eta beste genero batzuetako zertzeladetan oinarritutako bere lanekin. Ondoren, Daniel López de Parizaren bertako taldeak hartuko du parte, Dan in a Box, hilaren 15ean, ostegunean, eta gero SPA taldearen jardunaldia etorriko da, talde ugaria hura ere, bertako musikariek osatua.

Zikloa larunbatean itxiko da lehen zati indartsu batekin, The Sey Sisters hirukote ikusgarriaren saioa izango baita. Ahots beltzez osatutako hirukotea, gospeletik afrikar musikara bidaia egiten duena, souletik pasatuz. Ondoren, DORA ahots gazteak emango dio amaiera eguerdiko saioari.

Kartela

Ale Giorgini ilustratzaile italiarrak diseinatu du 44. edizio honetako kartela; bere lehen bertsioa egin zuen 2020an pandemiaren aurretik. Aukera hartan, jazzak genero ilun gisa daukan etiketatik ihes egin nahi zuen egile honek, eta koloreen eta formen eztanda bat erakutsi zuen.

Jakinik egungo egoera ez dela orduko bera, beste bertsio bat egin du ilustratzaileak. Giorginik urdinez tindatu du kartela, osasun arloko profesionalekin lotura handia duen kolorea, haiek izan baitira hilabete hauetako protagonista ukaezinak, baina ez dio uko egin nahi izan musika energia dela dioen mezuari, eta, une honetan, sendagai ezin hobea ere arimarentzat.

Sarrerak

Sarreren prezioa 5 € izango da eguerdiko saioetarako, 15 € arratsaldeko kontzertuetarako eta 30 € arratsaldeko saio bikoitzetarako. Abonuak ere hartu ahal izango dira 55 €-tan Principal Antzokiko bost kontzertuetarako, eta 85 €-tan Iradier Arenako gaueko zortzi kontzertuetarako.

Musika hau gazteenengana hurbiltzeko asmoz, Jazzaldiak deskontu batzuk prestatu ditu 25 urtetik beherakoentzat.

eng