Informazioa

Prentsa oharra

Carla Bruni-ren ‘chic’-ak eta Al McKay’s Earth Wind & Fire eta Kool & The Gang-en erritmoak Vitoria-Gasteizko 42. edizio desberdina biribiltzen dute.
Foto de noticia

Vitoria-Gasteiz, 2018ko Martxoaren 2an

  • Carla Bruni-ren ‘chic’-ak eta Earth Wind & Fire eta Kool & The Gang-en erritmoak Vitoria-Gasteizko 42. edizio desberdina biribiltzen dute.

Carla Bruni edizio honetako izar bat izango da. Italiar kantautoreak, Frantziako nazionalizatuta, ‘French Touch’ bere azken diskoa uztailaren 19an Gasteizen aurkeztuko du, The Mingus Big Band-ek irekiko duen gauean. David Foster-en produkziopean, Brunik ingelesez abestutako Rolling Stones-en ‘Miss You’ edo The Clash-en ‘Jimmy Jazz’, New Orleans-ko martxa bat bezala bururatua, klasikoen bertsioak biltzen dituen albuma orain dela gutxi argitaratu du.

42. Jazz Jaialdiaren aukera bere egitarauan islatzen da, joan zen astean argitaratu zen bezala, Hudson jazz proiektua eta Cory Henry-ren funkarekin.

Aurreko izenei, Al McKay-ren erritmoa erantsiko da, Earth, Wind & Fire taldeko gitarrista ohiak egiten dien omenaldian. Asteazkena, uztailaren 18ko emanaldi bikoitza Hudson laukoteak irekiko du, Jack DeJohenette lider bezala.

Larunbatak, uztailaren 21an, Vitoria-Gasteizko Jaialdira etortzen direnen oroimenean geratuko den horietako gau bat izateko osagai guztiak ditu. Brooklyn Funk Essentials-ak, musikari, abeslari eta olerkariz osatutako taldea, soul, jazz, musika latinoa eta house nahasteagatik ospetsua dena, gauari hasiera emango dio. Eta bigarren zatian, inoiz egon den talde sanpleatuena: Kool & The Gang. 70 milioi baino gehiagoko disko salmentekin, hiru belaunaldiko musikan eragina izan duen talde honek bere ‘Celebration’-arekin Mendizorrotzako pabiloia hunkitzea lortuko du, 42. edizioari amaiera bikaina ematen.

Lehen mailako musika ikuskizun baten estreinaldia, ostiralean, uztailaren 20an, ikusiko du aurten Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak. ‘Conversaciones’ 35 musikariz osatuta eta Iker Sánchez buru bezala duen Gasteizko Ganbara Orkestraren proposamena da. Perico Sambeat laukotearekin batera Miguel Blanco-ren musika joko dute, gaur egungo jazz eta musika sinfoniko arteko batasun harrigarria lortuz.

Ohitura den bezala, asteartean, uztailaren 17an, Jaialdia gospel kontzertuarekin hasiko da. Leanne Faine & Favor Chicagoko talde ospetsuaren abeslari kementsuak, Leanne Faine, musikaren botere sendatzailea bere ahotsarekin gogoratzen digu.

XXI. mendeko Jazza

Principal Antzokian ospatzen den Konexioa sailari, asteartean, uztailaren 17an, irteera emango dio David Cid piano-jolearen hirukoteak, Xurxo Estévez kontrabaxuan eta Rakel Arbeloa baterian, eta, gonbidatu bezala, Joel Frahm saxo-jolea, New York-eko kluben zirkuituan sarritan agertzen den musikaria.

Asteazkenean, uztailaren 18an, Avishai Cohen eta bere kulturarteko jazzak erreleboa hartuko die. Ostegunean aldiz, New York-en indartutako sormenezko estiloarekin Principal Antzokia beteko du Camila Meza abeslari eta gitar-jole Txiletarrak. Hurrengo egunean, Bridges eskandinabiako taldearen aurkezpenaren lekukoak izango gara, Seamus Blake saxo-jole maestroarekin bat eginez, Noruega eta munduko beste parteekin zubiak eraikitzeko intentzioarekin.

Etorkizun handiko atal honi amaiera ematea, argitaratua izan zen bezala, Fabrizio Bosso-ren kontura izango da. Bere alboan, Fred Nardin hirukotea egongo da, piano-jole trebea, jazz munduko pertsonai garrantzitsuekin jotzear irakaskuntzarekin bateragarri egiten duenak. Hirukote honen bateria-jolea aipagarria da ere, Leon Parker.

Hotel Ciudad de Vitoria Gauerdiko Jazza Mark Whitfiled Trio eta Galaad Moutouz Swing Orchestra taldeen musikarekin osatuko da. Kaleko Jazzean aldiz, Mark Braud New Orleans-eko musikari eta bere Street Band protagonistak izango dira.

Hurrengo datetan sarrera-salmentaren hasiera iragarriko dugu.

.