Toquinhok emango dio amaiera Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 48. edizioari, Brasilgo musikari eskainitako emanaldi batean

 

 

Dora Morelenbaumen ahots miragarriak eta Yamandu Costaren gitarrak osatzen duten azken gaueko kartela.

Bihar ostirala, hilak 28, Mendizorrotzako kontzertuen sarreren salmenta jazzvitoria.com webgunean hasiko da.

 

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak Toquinhoren konfirmazioarekin bere agertoki nagusiaren programazioa osatzen du, musika brasildarri eskainitako gau handi izango dena.

“Aquarela” abesti ahaztezinaren egilea bossa novaren erreferente handienetako bat da – Brasilgo musika herrikoia Latinoamerikako jazzaren adar nagusietako bat da – eta Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 48. edizioari amaiera emango dio uztailaren 19an, larunbata.

Antonio Pecci, mundu osoan Toquinho bezala ezaguna, Caetano Veloso, Chico Buarque eta Gilberto Gilekin batera, bere herrialdeko musika artea ulertzeko modu berri bat eratu zuten musikarien belaunaldi bateko kidea da. Ia sei hamarkadako ibilbidean zehar, Toquinhok, 14 urteekin Paulinho Nogueira musikariarekin gitarra ikasketak hasi zituenak, esperimentatu eta eboluzionatu egin du, berezko nortasun duen gitarrista eta kantagile bihurtu arte. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu, eta mundu mailako bira ugarik bossa nova eta jazz tropikalaren hedapenaren erreferente bihurtu dute.

Toquinhok gaur egungo gitarraren talenturik handienetako bat den bere herrikide batekin partekatuko du agertokia: Yamandu Costa. Duela bi urte, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiko publikoa bere 7 sokako gitarraren sormen musikalaren eta teknikaren lekuko izan zen,. Toquinho eta Yamandu Costak Montreuxeko Jazz Jaialdian zuzenean grabatutako Bachianinha albumean parte hartu zuten, eta disko instrumental onenaren Latin Grammy 2021 saria irabazi zuten.

48. edizioaren azken gauean lehen parteak ere hots brasildarra izango du, Dora Morelenbaum abeslari eta konpositorea aurkeztuko baita Mendizorrotzan, Brasilgo musikaren olatu berriaren ahots miragarrienetako bat.

Bere familiarengandik jasotako talenturekin, bere ama, Paula Morelenbaum, abeslari aparta da eta bere aita, Jaques Morelenbaum, biolontxelo jotzaile eta mundu mailako izen handiko moldatzailea. Dora bere gurasoak Caetano Veloso, Gal Costa eta Tom Jobim bezalako mitoekin lanean ari zirela ikusten hazi zen.

Bere talentua Bala Desdejo taldearekin irabazitako Grammy  Latino batek aitortu du, eta Brasilgo konpasak herrialdetik kanpo publiko berri bati ireki zizkion. 2024. urtearen amaieran, Pique bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, eta, horrekin, iraganaren eta orainaren arteko zubiak eraikitzen lortu zuen, funkya, soula eta jazza indie pop estetikarekin nahastuz.

Vitoria-Gasteizen, Guilherme Lirio gitarra, Daniel Conceição bateria eta Guto Wirti baxu-jotzailea taldekide bezala izango ditu.

Mendizorrotzarako sarreren eta abonamenduen salmenta

Bihar, martxoak 28, ostirala, 10:00etan hasiko da Mendizorrotzako kontzertuetarako sarreren salmenta jazzvitoria.com-en. Besteak beste, José James, Jazzmeia Horn, Al Di Meola eta Kenny Barron egongo dira.

Kontzertuak poltsiko guztietara iristeko asmorekin, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak sarreren prezioari (30 eta 40 euro artean) eta abonuen prezioari (105 eta 150 euro artean) eutsiko die, eta, horrez gain, hainbat deskontu izango ditu, webgunean kontsulta daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak 48. edizio honetako gainerako sailen programazioa laster iragarriko du.

Hau ere interesatuko zaizu!

eng