·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·

Javier Navarrete ilustratzaile madrildarrak afizionatuak protagonista diren kartel bat sinatu du.

Musikariek eta zaleek kalean jazza berreskuratzeagatik duten poza islatuta dago Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 45. edizioko kartelean.

Javier Navarrete ilustratzaile madrildarrak eszena adierazgarri bat irudikatu du Alde Historikoko txoko ezagunenetako batean, Jazz Jaialadia musikarien leialtasunari, hiriak beti eman dion babesari eta, bereziki, publikoaren fideltasunari egin nahi dion omenaldia.

San Vicente dorrea lekuko dela, hainbat herritar jazz talde baten musikaz gozatzen ari dira Cuestaren hasieran, Los Arquillos ondoan dagoen «farolon» ezagunetik oso gertu.

Javier Navarretek Jazz Jaialdia posible egiten duten pertsona guztien ilusioa islatzea lortu du. “Asko dokumentatu naiz. Txoko hau bereziki gustatzen zait eta eszena hau gerta litekeen leku aproposa iruditzen zait” dio diseinatzaileak. “Orain gogo handia dut Vitoria-Gasteiz bisitatzeko Jaialdiko giroa biziz”, gaineratu du.

“Aurten Jazz Jaialdiaren itzulera da, kaleetara, hirira, Mendizorrotzara, eta horixe islatu nahi dugu kartel honekin “, adierazi du Iñigo Zarate lehiaketako presidenteak. “Uztail honetan ikusi nahiko genukeen eszena da: hiria jaialdiaren erritmoan dantzan. Gozatzen. Izan ere, jaialdia hiriarentzat egina dago, eta mundu guztiak musikaz eta dibertimenduaz gozatzea nahi dugu, mundu guztiak musikarekiko eta, batez ere, jazzarekiko alaitasuna gurekin partekatzea. Hori da guretzat kartel hau”, gehitu du Zaratek, eta koloreen aukeraketa, gainera,”urte honetarako espero dugun orekaren, harmoniaren eta lasaitasunaren aldeko apustua da, bi urte oso gogorren ostean.”

Cartel festival Jazz 2022

 

Egilea

Chico Llama ezizena erabiltzen du Javier Navarretek bere lanak sinatzeko. “Nire ilearen koloreari egiten dio erreferentzia, ilegorria izatea zerbait diferentziala delako, eta burutik sortzen zaidan suari, berriz, ideiak.”

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Arte Ederretan lizentziatu zen, eta 2019an kaleratu zuen bere marka ilustratzaile gisa, hainbat konpainiatan web-diseinatzaile gisa hainbat urtez esperientzia izan ondoren. Bere sormen-prozesua formatu analogikoan hasten da. “Lehenengo, blok batean zirriborro bat egin nuen arkatzez”, eta, gero, eremu digitalera eraman zuen. Navarretek musika eta arkitektura maite ditu, eta jaialdiko kartelean ondo baino hobeto uztartzen jakin du. Madrilgo Udala, Netflix edo Inditex bezalako bezeroentzat lan egiteaz gain, hainbat proiektu pertsonal ditu, hala nola laster Gasteiz gehitzea espero du.

eng