Vitoria-Gasteiz: Euskadi hiriburua
Arabako Lautadaren erdian kokatuta, gure hiria beti izan da komunikazio-ardatza, ibilbide irekia eta Europa eta penintsulako gainerako lurraldeen arteko zubia.
Bilbotik ordubete baino gutxiagora dago, Iruñetik ordubetera, Santanderretik bi ordura, Zaragozatik hiru ordura eta Madrildik lau ordu baino gutxiagora.
Informazio praktikoa
Zergatik da Gasteiz National Geographic bidaien “Best of the world” helmugetako bat?
Euskal hiriburuak historia zoragarria du, baita hiri osotik zabaltzen den ADN kulturala ere.
Viajes National Geographic erredakzioak Kultura & Historia kategorian hautatua, hiri honek urteak daramatza iraunkortasuna ulertzeko duen formagatik nabarmentzen, baina baita bere hirigintza berdea, artelan ugari eta programazio kultural batekin herrialdeko metropoli handien altuerarekin hornitzeko gai izan delako ere.

Jazzaldiaren egoitzak
Teatro Principal Antzokia

Printipal Antzokiak 990 pertsonako edukiera budaude. Sarrera San Prudentzio kale ikonikoan dago, Eduardo Dato eta Foru kaleen perpendikularrean.
Mendizorrotza

Gasteizko Jazz Jaialdiko kontzertu gogoangarrienetako batzuk hartu ditu Mendizorrotzako kiroldegiak. 4.000 lagunentzako lekua du. Barrutirako sarbideak Amadeo García de Salazar plazan daude, aparkalekuaren aurrean.