Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak abenduaren 12tik aurrera jarriko du salgai zenbaki gabeko abonu itsuen edizio mugatu bat, 46. ediziorako.


Zehazki, zenbakirik gabeko ehun bat abonu baino ez dira kaleratuko, 90 euroko prezio berezian, 2023ko uztailaren 5etik 8ra bitartean egingo diren Mendizorrotzako saio bikoitzetara joan ahal izateko.


Ekimen honen bidez, Jaialdiak, alde batetik, publiko fidelaren konfiantza saritu nahi du, prezio merkeko abonua lortu ahal izango baitu eta, aldi berean, jazzik onenaz gozatzeko publiko berriak erakarri ahal izango baititu.


Nahiz eta Jazz Jaialdiak oraindik hurrengo ediziorako bere aukeretako bat bera ere ez duen jakinarazi, gaur egungo jazzaren figura berriak eta musikari finkatuen presentziarekin uztartzen dituen programa bat lantzen ari da, betiere talentua eta sormena lehenetsiz, Jaialdia esperientzia jazzistiko ahaztezin bihurtzeko.


Abenduaren 12tik aurrera eta izakinak agortu arte, zaleek zenbaki gabeko abonua erosi ahal izango dute, 90 euroko prezio esklusiboan, www.jazzvitoria.com webgunean. Opari ezin hobea eta jazza gustuko duen edonori ez diona huts egingo

 

Erosi hemen zure abonamendua.

Público Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz 2022

eng