ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak 2026ko ediziorako abonamendu itsuen kopuru mugatua kaleratu du

jazzvitoria.com webgunean eskuratu ahal izango dira abenduaren 19tik aurrera, 95 euroko prezio berezian.

Vitoria-Gasteiz, 2025ko abenduaren 18. Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak ostiral honetatik aurrera, abenduaren 19tik aurrera, 49. ediziorako zenbakirik gabeko abonamendu itsuen edizio mugatu bat jarriko du salgai, 95 euroko prezio berezian.

Laugarren urtez jarraian, Jaialdiak zaletuen artean arrakasta handia izan duen ekimen hau abian jarri du.

Horrela, alde batetik, entzule fidelen konfiantza saritu nahi da, abonu merke bat lortu ahal izango baitu, eta, aldi berean, publiko berriak jazz onenaz gozatzera deitu.

Jaialdia hurrengo ediziorako konfirmazioak amaitzen ari da, eta talentu sendotua eta gorabidean dauden pertsona berriak bateratzeko filosofiarekin jarraituko du, esperientzia musikal ahaztezina eskaintzeko.

Abenduaren 19tik aurrera eta izakinak agortu arte, zaletuek 95 euroko prezio esklusiboan erosi ahal izango dute abonua www.jazzvitoria.com webgunean. Opari ezin hobea Gabonetarako, jazz erritmoan eta ilusioz beterik 2026erako.

Puede que también te interese...

Gazteria, birtuosismoa eta sormena Europako Jazz edizio berrian

Jazz Jaialdiaren 49. edizioaren zikloan sei instrumentista izango dira, sortzen ari den eszenaren buru. Ziklo honetarako sarrerak eta abonamenduak bihar, ostirala, apirilak 17, jarriko dira salgai

Sun Ra Arkestra talde mitikoaren “galaxiarteko” bira Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdian izango da

Bihar, hilak 27, hasiko da sarreren salmenta www.jazzvitoria.com webgunean. Irene Reig saxofoi jotzaileak eta Magali Sarek eta Manel Fortiak bikoteak osatuko dute Mendizorrotzako egitaraua.
eng