·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak bere 47. edizioaren irudia aurkeztu du.

David Gotxikoa arabar diseinatzaileak elementu tipografikoa protagonista duen kartel oroigarri bat proposatu du

Astelehenean, hilak 15, abonamendu itsuen edizio mugatu bat jarriko da salgai, 90 euroko prezio bereziarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 11. Vitoria-Gasteizko Jazzaldiak badu jada uztailaren 15etik 20ra ospatuko den 47. edizioaren irudia, David Gotxikoa arabar diseinatzaileak egina.

2024ko kartelean, David Gotxikoak bere bi pasio batu ditu: diseinu grafikoa -ia bi hamarkadako ibilbide profesionala du- eta jazza, Jaialdian ohikoa baita.

Diseinatzaileak, Bilbon kokatuta dagoen Azul Prusia estudioaren arduraduna, disko baten karatula gogorarazten duen kartel oroigarri bat proposatzen du, tipografia elementu protagonista duena. Laranjazko JAZZ hitza erritmikoki dantzatzen da hondo urdin baten gainean, edizio honetako zenbakiak hautematea lortuz: 47. “Funtzionaltasuna eta eragina beste edozein alderdiren gainetik lehenetsiz, joko tipografiko sinple baten bidez jazzarekin lotzen dugun erritmo jostagarria iradoki nahi izan dut”.

Gotxikoak ere bere omenaldi berezia egiten dio Reid Milesi, Blue Note zigilurako disko-azal ahaztezinak sortu zituen diseinatzaileari, tipografia erakargarri grafiko gisa erabiltzean estilo iraultzailea garatuz. “Kasu honetan eragin kontzientea izan ez bada ere, horretan diharduen edonor zorretan dago Reid Milesekin”, adierazi du Gotxikoak.

Kartelaren egilea harro agertu da “proiektu honi nire aletxoa emateagatik. “Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik gozatu dut jaialdi honetaz: lehenik musika ezezagun baten esploratzaile gisa, gero kritikari espezializatu gisa, eta orain beste zale bat bezala”.

Gotxikoaren esperientzia profesionala ere oso lotuta dago kulturaren sektorearekin, besteak beste, Errabal diskoetxean, BilbaoSinfonietta ganbera-orkestran eta Basque Dok Festival argazkigintza garaikideko jaialdian. Gotxikoak Jazz Jaialdiarekin kolaboratu zuen jada, 2020an pandemia erdian antolatutako ziklo bereziaren kartela diseinatzen.

Abonamendu itsuak

Urteko astelehenik tristeenaren antidoto gisa, Blue Monday izenekoa, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak Mendizorrotzako Kiroldegiko 47. edizioko kontzertuetarako (2024ko uztailaren 17tik 20ra) hainbat abonamendu mugatu jarriko ditu salgai urtarrilaren 15etik aurrera, 90 euroko prezio berezian.

Jazz Jaialdiak iaz jarri zuen martxan ekimen hau, eta harrera arrakastatsua izan ondoren, datorren ediziora eramango du berriro. Horrela, alde batetik, entzule leialen konfiantza saritu nahi da, prezio merkeko abonua lortu ahal izango baitute, eta, aldi berean, publiko berriei jazzik onenaz gozatzeko deia egingo zaie.

Jaialdia gaur egungo jazzaren izen berriak aurkezteko filosofian oinarritutako programa bat lantzen ari da, dagoeneko finkatuta dauden artisten presentziarekin batera, baina betiere talentua eta sormena lehenetsiz, Jazz Jaialdia esperientzia jazzistiko ahaztezin bihurtzeko.

Urtarrilaren 15etik aurrera eta izakinak agortu arte, zaleek zenbaki gabeko abonua erosi ahal izango dute, 90 euroko prezio esklusiboan, www.jazzvitoria.com webgunean.

eng