Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak Irakere 50 jazz latindar talde ospetsua bilduko du, Chucho Valdés buru.
Pianojole kubatarrak omenaldia egingo die musika afrokubatarra irauli zuen taldearen 50 urteei
Pablo Martín Caminero musikari arabarrak eta NDR Bigbandek Mendizorrotzako kontzertuak uztailaren 17an inauguratuko dituzte
Chucho Valdés eta Pablo Martín Caminero Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 47. edizioarekin bat egin duten lehen bi izenak dira. Bi musikariek bi proposamen interesgarri dituzte, Jaialdiaren filosofiari erantzuten diotenak: jazz zaleei mundu mailako proiekzio handiko interpreteak eta talentu gazte eta kalitate frogatuko formazio berritzaileak eskaintzea.
50 urte igaro dira Chucho Valdések Irakere sortu zuenetik, jazza, rocka, musika klasikoa eta Kubako erritmo herrikoiak uztartuz, musika afrokubatarra irauli zuen taldeak. Formazio hau, Orquesta Cubana de Música Moderna delakotik sortua, 2005era arte egon zen jardunean eta bertatik lau musikari belaunaldi pasa dira, ondoren bakarlari bezala karrera handiak egin dituztenak.
Piano jotzaile, konpositore eta arrreglista kubatarrak sari ugari eskuratu ditu (7 Grammy eta 6 Grammy Latino), eta José A. Golak (baxu elektrikoa eta akustikoa), Horacio Hernándezek (bateria) eta Roberto Jr-ek osatutako taldearen buru da, Vizcaino Torre (perkusioa), Eddie de Armas Jr. (tronpeta), Osvaldo Fleites (tronpeta), Luis Beltrán (saxofoia), Carlos Averhoff Jr. (saxofoia), eta Ramón Alvarez abeslaria barruan ere sartzen.
Ospakizun kubatar hau (larunbata, 20an, Mendizorrotzan), agertoki nagusian, Pablo Martín Caminerok inauguratuko duen Jaialdi baten amaiera izango da. Pablo Martín Caminero bere jaioterrira proiektu esklusibo bat aurkeztera, big band batekin batera, itzuliko da.
NDR Bigband Hanburgoko irrati publikoaren jazz talde bat da, 17 kidez osatua, eta horiei bakarlari gonbidatuak gehitzen zaizkie, hala nola, Pablo Martín Camineroren hirukotea, Moisés Sánchez eta Borja Barruetarekin batera. Lankidetza hori Alemaniako taldeak kontrabaxu jotzailearen konposizioei moldaketak egin eta big band batera egokitzeko egindako proposamen baten ondorioz sortu zen.
Hanburgon izandako esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Pablo Martín Caminerok interpretazio hori berpizten du Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdirako, bere hirukotearekin eta NDR Bigbanderekin Geir Lysneren zuzendaritzarekin eta moldaketekin.
Mendizorrotzako kontzertuen irekiera eta amaiera iragarri ondoren, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren antolakuntzak datozen egunetan 47. edizioaren gainerako berrespenen berri emango du. Edizio honek proposamen interesgarriak aurkitzearen alde, eta, aldi berean, publiko orokorrak ezagutzen dituzten jazz-interpreteez gozatzearen alde egiten du.
Michel Camilok eta Tomatitok “Spain forever Again” lan berria aurkeztuko dute Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdian
Michel Camilok eta Tomatitok "Spain forever Again" lan berria aurkeztuko dute Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdian Bikoteak, gaur egungo jazzeko onenetakoa, ostiralean, hilak 19, Sumrrá eta Niño de Elche proiektuei hasiera emango die. Yilian Cañizares biolin jotzaile...
Cecile McLorin Salvantek eta Terri Lyne Carringtonek Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiko kartela sendotzen dute
Cecile McLorin Salvant y Terri Lyne Carrington afianzan el cartel del Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz Jazz-interpreteen emakumezkoen talentua 47. edizio honetan aldarrikatzen da Emakumeen talentua ugaritzeak jazza genero musikala baino gehiago dela, emakumeak...