ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •ENTRADAS YA A LA VENTA • SARRERAK SALGAI •

Yessaï Karapetian piano-jotzailea, Gasteizko 45. Jazz Jaialdiaren lehen baieztapena

Gasteizko Jazzaldiak bere 45. edizioaren lehen baieztapena badauka, datorren uztailean ospatuko dena. Yessaï Karapetian armeniar pianista eta konpositorea izango da hurrengo jaialdiko kartelean, LetterOne Rising Stars Jazz Award sari ospetsuaren azken edizioa irabazi ondoren.

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdia nazioarteko sari honen epaimahaiko kide da. Sari honek goraka doan Europako eta Ipar Amerikako musika-talentua aintzatesten du eta parte hartzen duten musikariei nazioarteko agertoki handietara igotzeko aukera eskaintzen du.

Izan ere, Europako jazz jaialdi ezagunenetatik bira bat da barruan dauka sariak, Vitoria-Gasteizkoa haien artean. Horrela, Karapetian Arabako hiriburuan arituko da, iaz LetterOne Rising Stars Jazz Award Kathrine Windfeld eta Itamar Borochov irabazleek egin zuten bezala.

Yessaï Karapetian (Yerevan, Armenia, 1993) ibilbide oparoa duen piano-jotzailea, konpositorea eta ekoizlea da. Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan graduatu ondoren, Karapetianek Berklee-n bere ikasketak amaitzeko beka bat lortu zuen, eta laster goraipamenak irisi zitzaizkion. Hala, 2020an bi DownBeat Student Music Awards sari irabazi zituen, jazz bakarlari onenaren eta jatorrizko konposizio onenaren sariak.

Nahiz eta orain Frantzian bizi,  Karapetianek ez die Armeniako sustraiei uko egiten eta  bere musikaren bidez, bere herrialdeko folkaren, french touch-aren elektronikaren eta jazz-inprobisazioaren arteko zubiak eraikitzea lortzen du, publikoa epel uzten ez duen proposamen batean.

Joan den urtean Parisen zuzenean grabatutako “Yessaï” disko berria aste honetan salgai egongo da. Bederatzi jatorrizko konposizio biltzen dituen diskoa, Pariseko Kontserbatorioko kide ohiek osatutako banda batekin grabatuta, eta hurrengo udan Vitoria-Gasteizen ere zuzenean gozatu ahal izango dena.

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren organizazioa 45. edizioaren diseinuan lan egiten ari da eta laster data eta kartelari inguruan xehetasun gehiago emango ditu.

El pianista Yessaï Karapetian, primera confirmación del 45 Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz

Puede que también te interese...

Gazteria, birtuosismoa eta sormena Europako Jazz edizio berrian

Jazz Jaialdiaren 49. edizioaren zikloan sei instrumentista izango dira, sortzen ari den eszenaren buru. Ziklo honetarako sarrerak eta abonamenduak bihar, ostirala, apirilak 17, jarriko dira salgai

Sun Ra Arkestra talde mitikoaren “galaxiarteko” bira Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdian izango da

Bihar, hilak 27, hasiko da sarreren salmenta www.jazzvitoria.com webgunean. Irene Reig saxofoi jotzaileak eta Magali Sarek eta Manel Fortiak bikoteak osatuko dute Mendizorrotzako egitaraua.
eng