·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·

  • The Skatalites talde jamaikar mitikoak amaiera emango dio Jazza Parkeari, uztailaren 1ean, larunbata, hiri osoari irekitako egun batean
  • Brass Bandek, Gauerdiko Jazzak eta Jazz Up! emanaldiek osatuko dute edizio honetako doako eskaintza
  • Bihartik aurrera Jazz Jaialdiaren denda irekiko da Espainia plazako turismo bulegoan.

Uztailaren 1ean, larunbata, entzuten hasiko da hiria uztailaren 8ra arte kaleak, antzokia eta Mendizorrotza beteko dituzten lehen jazz akordeak.

Jazza Parkean Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak antolatu duen musika, festa eta doako jardunaldia da, belarriak berotzeko eta uztailaren 3tik 8ra bitartean ofizialki garatuko den 46. edizio honen programazioaren aperitibo izatea.. Helburua musika herritarrei hurbiltzea da, hamabi orduz giro lasaian hainbat emanaldi izango diren, eta amaiera Jamaikako The Skalalites talde mitikoa izanez.

Jazzbana Ensembleren familiako ikuskizun didaktikoak irekiko du sabatinoen programazioa, 12.00etan. Musikaren eta antzerkiaren bidez eta Irati Bilbaoren ahotsarekin, taldeak jazzaren historian zehar ibilbide bat egingo du New Orleansetik Chicagora bidaiatuz.

Bermuaren orduarekin bat eginez, Swing Shot Band talde kataluniarrak lindy hop dantza egitera gonbidatuko du.

Aurreko urteetan egin ohi den bezala, musika eskolak programazio honen parte izango dira. Luis Aramburu eta Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleek euren talentua erakutsiko dute, 15: 30etik 18: 00etara, Eider Elorza donostiarraren Eira & Band bandari lekua egiteko, Musikene HerriJazz Ibiltariaren programaren barruan.

Iosu Izaguirre musikari gasteiztarrak eta bere seikoteak Mingus Moods lana aurkeztuko dute 19: 30etik aurrera, Charles Mingus bertutetsuaren omenez.

Iluntzearekin batera, Estatuko hip hop DJ onenetako bat iritsiko da jazza eta funka sampleatuz: R de Rumba&Porcel, Violadores del verso taldeko kidea eta Kase O-ren taldekidea.

Jamaikako musika herrikoiaren talde ospetsuetako batek emango dio amaiera egunari, 22: 30ean. The Skatalites XX. eta XXI. mendeko musika biziaren historia da. Ska-ren sortzaile kontsideratuak, garai hartako musika afroamerikarra (jazza, rhythm & bluesa, boogie woogie) Karibeko erritmo herrikoiekin (calypsoa, mentua) eta afro-kubatarrekin uztartu zituen generoa. Taldea 1964an sortu zen Jamaikako Kingston hirian, baina hainbat emanaldiren ostean banandu egin ziren. 1983an berriro elkartu ziren eta ordutik 20 album inguru argitaratu dituzte. 1991n Europan zehar birak egiten hasi ziren eta geroztik etengabe jo dute.

Jazza Parkean ere janari eta edari zerbitzua eta salmenta gunea izango ditu edizio honetako sarrerak eta abonuak erosteko.

Hala ere, bihartik aurrera (ekainak 6, asteartea), Espainia Plazako Turismo bulegoan, Jazz Jaialdiaren denda martxan egongo da; eta informazio guztia jazzvitoria.com webgunean beti.

Jazza bazter guztietan

Jazza Parkeko aperitiboarekin, aste osoan zehar hiriko eta lurraldeko hainbat txokotan jazza izango da entzungai.

Uztailaren 2an, igandea, 20:30etatik aurrera, Otazuko Casa Solariegan, Zurbanon, Javier Garayaldek, Luis Gimenezek eta Marcelo Escrichek osatutako hirukotearen kontzertua izango da Jazza Kuadrillan zikloaren barruan.

Jazza Antzokian, 3tik 8ra, eta Mendizorrotzako kontzertu bikoitzekin batera, 5etik 8ra, Jazz Jaialdiak, Jazzteiz kolektiboarekin batera, bertako musikarien hainbat emanaldi programatu ditu Jazz Up! formatuan.

Jazza kalean Hip Horns Brass Collective taldeak egingo du, eskarmentu handiko jazz musikarien hiru belaunaldik osatutako talde kataluniarrak. Bere kale-desfileak benetako jazz-festa kementsu eta kutsakor bihurtzen dira.

Silken Ciudad de Vitoria Hoteleko jam session tradizionalak asteazkenetik larunbaterako gauerdian hasiko dira, Aaron Diehl Trio pianista gazte eta bertutetsuaren zuzendaritzapean.

Gainera, Vitoria-Gasteizko lokal ugarik jazzez gainezka egingo duen astebeteko doako eskaintza osatzen dute.

eng