MENDIZORROTZAKO SARRERAK
Eguneko sarrerek (artistako) zein abonu osoak, egunean bi talderen emanaldia barne hartzen dute.
Abonu oso zenbakituarekin, Mendizorrotzan egun guztietarako gordetako eserleku zenbakitu bat izateko aukera izango duzu. Zenbatu gabeko abonu osoaren aukera edo artista/eguneko sarrerak erosiz gero, ezingo duzu eserleku zenbakiturik eduki.
PMR: Mugikortasun murriztua duten pertsonak, Zinemaldiarekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu, bai 945 14 19 19 telefonora deituz, bai WhatsApp bidez edo 681 93 65 76 telefonora deituz, behar bezala artatu ahal izateko eta kontzertuaz baldintza egokietan gozatu ahal izateko.
16 urtetik beherakoak: heldu batek lagunduta joan beharko dute. Nortasun agiria erakutsi behar da.*
*16 eta 17 urte: 16 eta 17 urte bitarteko pertsonek gurasoen edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute kontzertura joateko. Nortasun agiria erakutsi beharko da.
EUROPA JAUREGIRAKO SARRERAK
Abonu osoak eta eguneko sarrerek, talde baten emanaldia barne hartzen dute egun bakoitzean.
Sarbide egokituak eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako guneak ditugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi jazzvitoria@jazzvitoria.com helbidera edo deitu 945 14 19 19 telefonora.