·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS     ·   COMPRAR ENTRADAS    ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·   COMPRAR ENTRADAS   ·

Mendizorrotzako saio bikoitzetarako prezioak 30 eta 40 euro bitartekoak dira. 8 kontzertuetarako abonamenduak 105 euro edo 150 euroko prezioa du, azken hau eserleku erreserbatuarekin

Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider eta The Bad Plus uztailaren lehen astean ospatuko den jaialdiko kartelburuak dira

Bihar, ostirala, martxoak 31, 10:00etan Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren 46. edizioko Mendizorrotzako kontzertuetarako sarreren salmenta hasiko da.

Zaleek sarrera solteak erosi ahal izango dituzte uztailaren 5etik, asteazkena, 8ra, larunbata, egingo den saio bikoitz bakoitzerako, edo zortzi kontzertuetarako abonuak, 105 euroko prezioan, edo 150 euroko prezioan, abonu zenbakitua aukeratzen bada, eserleku erreserbatuarekin.

Asteazkena 5ean, Jazz Jaialdiak Baldo Martínez kontrabaxu jotzaile galiziarrari agindutako konposizio baten estreinaldiak eta Oslo Jazz Ensemble ospetsua Maria Schneiderren zuzendaritzak hasiera oparoa eskainiko du. Bi kontzertuetarako sarrerak 30 euro balio du.

Brad Mehldau pianista aparta uztailaren 6an iritsiko da Vitoria-Gasteizera, Larry Grenadier, kontrabaxuan eta Jeff Ballard baterian. Emanaldia Immanuel Wilkins saxofoi jotzaile eta musikagilearekin amaituko da.

Público Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz 2022

The Bad Plus jazz talde mitikoaren talde berria uztailaren 7an, ostirala, Mendizorrotzan aurkeztuko da, Kandace Springsen ahots bereziak irekiko duen saio batean. Ariel Brínguezen kubatar ‘filin’ak giro aproposa sortuko du Silvia Pérez Cruzen estreinaldirako, larunbata, 8an.

Ostegun, ostiral eta larunbateko saio bikoitzetarako sarrerek 40 euroko prezioa dute. Jazz Jaialdiak 46. edizio honetan publiko gazteenari zabaltzeko konpromisoarekin jarraitzen du, eta, horregatik, deskontuak ezartzen ditu Mendizorrotzako agertokira igoko diren musikari handiekin gozatzeko.

18 urte baino gazteagoak doan joan ahal izango dira, baldin eta marketing@jazzvitoria.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzen badute helduentzako sarrera baten eskaera-zenbakiarekin, kontzertu berera joateko. Sustapena eguneko 50 sarrerara mugatuko da eta maiatzaren 31n amaituko da. Hala ere, promozio honetara sartu ezin badira ere, 18 urtetik beherakoek % 50eko deskontua izango dute sarreraren prezioan.

Gainera, % 20ko deskontuak daude Gazte Txartela eta Kutxabank K26 txartel gaztea dutenentzat. Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak familia bateratzea ere erraztu nahi du, eta, beraz, 4 urtetik beherakoek sarrera librea dute, heldu batekin batera.

Jazz Jaialdiak uztailaren 3tik 8ra Principal Antzokian egingo den zikloaren programazioa laster iragarriko du.

46. edizioari buruzko informazio guztia www.jazzvitoria.com webgunean eskura daiteke.

eng